- Abendu eta maiatzeko lehenengo bi asteetan zehar esku pilotako txapelketak antolatuko ditugu, bertan ikasi dutena modu konpetitiboan aplikatzeko.
- Buruz buru
- Binaka
- Jokalari ospetsuak etorriko dira ikastaroko saio batzuetara, modalitate ezberdinekoak. Hauek etortzen direnean saioak bereziak izango dira, saio erdia pilotariaren laguntzaz egingo dute eta beste erdia hitzaldi moduko bat izango da. Bertan pilotariak bere bizipenak azalduko dizkie ikasleei.
- Urtean behin Gasteizeko, Bilboko eta Donostiako ikasleak elkartuko gara pilotaren eguna ospatzeko. Bertan joko mota ezberdinak egingo dira, baita txapelketa txikiak ere.
- Noiz behinka jaialdiren bat ikustera joango gara, euskal pilota gertutik ezagutzeko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario