sábado, 31 de octubre de 2015

Universal Euskal Pilota




Kaixo Lagunak! Gu Unai, Xiker Ohiane eta Iker gara eta hementxe aurkezten dizuegu antolatu dugun proiektu txiki bat. Proiektua Euskal Pilota eta bertan dauden modalidadeak kanpotik Gasteizera etortzen diren ERASMUS eta SENECA ikasleei. Batzuk adibidez gertuagokoak izan daitezke, eta ezagutzaren bat izan baina hala ere modalitate ezberdin asko daude, denontzako berriak izango direnak.

Nahiz eta pentsatu Euskal Pilota hemen jolasten den kirol bat dela, atzerrian ere modalitate ezberdin batzuk jolasten dira, Paleta Argentinarra adibidez eta oso jokalari onak daude, Pablo Fusto.

16 comentarios:

  1. UNIVERSAL EUSKAL PILOTA
    Irizpide orokorrak:
    Iturri ezberdinak erabili dituzte eta elkarrizketa bat ere sartu dute.
    Nahiko ongi organizatua dago baina nik eskema edo irudi laguntzaileren bat faltan botatzen dut.
    Argazkiak badaude eta baita bideoak ere.
    Blogaren atal ezberdinak ongi garatuak daude eta argi azaldua dago.
    Kolaborazio lana ez da oso garbi ikusten, baina garbi dago egingo zutela.
    Idatzia ez zait oso erakargarria egin, gramatikalki akats batzuk aurkitu ditudalako.

    Irizpide zehatzak:
    Sarreran azaltzen dute beraien helburua zein den.
    Beraien helburua ez dela irabazirik ateratzea esan dute.
    Gehienbat pilota ikasi nahi dutenentzako eta kanpotarrentzako dela garbi diote.
    Mendizorrotzan izango dela garbi azaldu dute.
    Giza baliabideak ongi azalduak dituzte.
    Material asko dituztela garbi azaldu dute.
    Helburu nagusiak zein diren oso garbi jarri dute.
    Jarduerak ere oso ongi azaldu dituzte.
    Diru-sarrerak eta gastuak berdinak izatearekin konformatzen direla garbi diote.
    Erakartzeko proposamenak azaltzen dituzte.
    Ikastaroak oso ongi azaltzen dituzte.
    Harremanetan jartzeko moduak ongi eskaintzen dituzte.
    Erreferentziak garbi azaltzen dituzte.

    Ebaluazioa:
    Honekin atera dudan ondorioa da, lan ona egin dutela baina, pega bat jarriko nieke, akats gramatikal batzuk agertzen direla nahiko garbiak.
    Nota: 8

    Julen Apeztegia Elexpe, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. maila

    ResponderEliminar
  2. IRIZPIDE OROKORRAK:
    Lehenik esatea proposamen eta idea ona dela blog honek jorratzen duena.
    Hainbat informazio iturri desberdin erabili dituzte, elakrrizketak, beste web orrialde batzuen estekak ere jarri dituzte zein argazkien iturriak.
    Testua ordenatuta dagoela ikusi ahal da, ez da era hoberenean baina ordenatuta bai.
    Hainbat IKT tresna erabili dituzte, argazki asko jarriz, bideo batzuk ikusteko estekak eta gaiaren inguruko blogak baino web orrialdeak jarri dituzte (egunkariak eta abar)
    Antolaketari dagokionez nire ustez antolaketa egokia da eta blogeko edozein "lekura" iristea erraza da.
    Kolaborazio lana pentsa dezakegu egon dela baina blogean ez da argi ikusten.
    Azkenik, idatzia argia dela esan ahal da, nahiz eta zenbait akats agertu.
    IRIZPIDE ZEHATZAK:
    Irizpide zehatz guztiak bete egiten dituzte eta ez da ezer faltan botatzen.
    EBALUAZIOA
    Lan ona egin dute, irizpide zehatz guztiak betez. Gainera, ideia interesgarria iruditzen zait, desberdina eta nahi izatekotan gauzatzeko posiblea. Horregatik uste dut merezi duten nota 8,5 bat dela
    Jon Garoa Muro Lopez de Munain, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. maila

    ResponderEliminar
  3. UNIVERSAL EUSKAL PILOTA
    1-Ebaluazio irizpide nagusiak:
    Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte eta elkarrizketa bat ere burutu dute . Hala ere, liburu edo artikuluen falta sumatu dut. Aurkezpena nahiko garbia da. Akatsen bat bilatzekotan esango nuke batzuetan ez dela garbi azaltzen helburua ezagupena edo aisia den. IKT tresnei dagokienez, argazki ugari ageri dira, baina nik bideoak estekan jarri ordez bertan jarriko nituzke, errazago ikusi ahal izateko. Blogaren diseinua egokia iruditu zait, hau da, erabilterraza. Talde lana ez da aldarrikatzen, baina denen artean burutuko zutela uste dut. Hizkuntza aldetik zenbait akats ageri dira.
    2-Ebaluzio irizpide zehatzak:
    Lehen aipatu dudan moduan ez da oso garbi azaltzen helburua ezagupena edo aisia den. Irabazirik atera nahi ez dutela azaldu dute. Parte hartzaileak zeintzuk izan daitezken oso ondo azaldu dute, alor hau oso garbia da. Instalazioak ere ondo azalduta. Giza baliabideak ondo azalduta daude. Zer material erabiliko duten ere ageri da. Jarduerak azaldu dituzte, baina nik gehiago zehaztuko nituzke. Diru kontuen nondik norakoa ere ageri da. Erakartzeko baliabide gisa elkarrizketa erabili dutela iruditzen zait, Gasteizera etorri den ikasle bat elkarrizketatuz. Ikastaroak ongi azalduta daude. Harremanetan jartzeko moduak ageri dira. Erreferentzietan ongi daude, baina elkarrizketa ez dute jarri. Aukeratu duten gaia oso aproposa eta interesgarria iruditu zait.
    3-Kalifikazioa: Orokorrean lan ona egin dutela kontuan hartuz, baina hobekuntza batzuk egingo nizkionez, nik ezarritako nota: 7,5
    4- Jon Mikel Azpiazu Zubeldia, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila.

    ResponderEliminar
  4. 1. Irizpide nagusiak:
    Iturri ezberdinak erabili dituzte, baita elkarrizketa bat ere. Txukuntasunari dagokionez, ordenatuta dago eta erabiltzeko erraza da. IKT tresnei dagokoionez, argazkiak baita bideoak ere erabili dituzte, baita zenbait web-orrialdeen estekak ere. Hizkuntzari dagokionez, gramatika aldetik zerbait hobetu daiteke.

    2. Irizpide zehatzak:
    Primeran zehazten da helburua zein den eta argi uzten da irabazirik ateratzeko ideiarik ez dagoela. Nori zuzenduta dagoen, instalazioak Mendizorrotzan izango direla, giza baliabideak, eskura dauden material baliabideak, aurreikusitako gastuak...ongi azaldu dituzte. Laburbilduz, atal hau oso zehaztuta dagoela iruditu zait. Haiekin kontatuan modu errazean jartzeko korreoak ere utzi dituzte.

    3. Ondorioz, orain arteko guztia kotuan hartuta, bloga oso ongi dagoela iruditzen zaidanez, 9 bat merezi dutela uste dut.

    4. Naia Lopez, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, 1.maila

    ResponderEliminar
  5. Blog honen gaia oso interesgarria eta primeran martxan jarri daitekeena iruditu zait. Argia da eta erraz aurkitzen dira gauzak. Informazio iturri desberdinak erabili dituzte eta elkarrizketa bat ere, baina artikulu edo liburu pare bat gehiago jartzeak ez legoke txarto. Ikt tresna desberdinak erabili dituzte. Batzuetan jarritako informazioa orokorregia dela iruditu zait, adibidez ez dute zehazten Mendizorrotzako zein frontoietan ibiliko dira, hau da, zein motatakoak diren etab. Gainera egingo dituzten jarduerak ez daude gehiegi azalduak. Leihatila asko erabili izan dituzte, argia geratu arren agian gehiegi jarri izan dituztela zentzazioa izan dut. Ortografia akats baten bat aurkitu izan dut baina hortaz aparte hizkuntzaren erabilera egokia eta aproposa egin dute. Giza baliabideak oso argi eta ondo azaldua agertzen dira. Izen-ematea gaizki ez egon arren gehiago landutako beste modu batean jarriko nuke. Kolaborazio lan ona egin dutela dirudi. Aipagarri txiki bat eginez, blogaren izenburua guztiz euskaraz jarri izango nuke. Orokorrean oso ondo dago bloga.
    Aipatutako guztia kontuan izanda 7´5eko notarekin baloratzen dut bloga
    Nayla de Andrés 1, Mala JFKZ

    ResponderEliminar
  6. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak

    Argi dago informazio iturri desberdinak erabili dituztela, atal askotan banatuta baitago bloga eta atal guztiak betetzeko informazio asko behar da. Blogean erraz aurki daitezke edukiak, baina nire ustez “pagina” gehiegi daude astuna da begi bistan. IKT tresnak erabili dira, batez ere argazkiak, nire ustez bideoren bat sartzea gomendagarria litzateke, dinamikoagoa egiteko bloga. Kolaborazio lana egin dela egiaztatu daiteke. Hizkuntzaren erabilera egokia da.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak

    Sarrera motz bat dago proiektuaren azalpen txiki bat egiten duena. Antolatzaile mota azaltzen dute eta antolatzaileen ezaugarriak azaltzen dituzte, bakoitzaren eginbeharrak zeintzuk diren azalduz. Erabiltzaileen ezaugarriak azaltzen dituzte, ikasleak kasu honetan, eta baita instalazioak eta materialak zeintzuk izango diren eta zer ezaugarri dituzten. Helburuentzat ere “pagina” bat ireki dute, eta beraz azalduta daude. Jarduerak ere azalduta daude; izango dituzten diru-sarrerak eta gastuak ere azaltzen dituzte. Jendea erakartzeko ekitaldi desberdinak egingo dituzte eta horri ere “pagina” bat eskaini diote. Gainera, irakurleentzat lotura interesgarriak izeneko atal bat sortu dute eta bertan informazio desberdina dago. Eta azkenik, erreferentziak ondo azalduta daude.
    Nire ustez, eta lehen esan bezala astunegia egin zait bloga, leiho edo atal gehiegi daude eta informazioa leiho osatuagoetan jarri beharrean, informazio gutxiagoko atal asko egin dituzte.

    Kalifikazioa 7,5

    Maria Granado Arrieta
    Jarduera fisiko eta kirolaren zientzien 1. maila

    ResponderEliminar
  7. Erreferientzei dagokienez, hainbat informazio iturri desberdin erabili dituzue, elkarrizketa bat, web orrialdeetan kontsultak, blogak etab. hala ere, nik artikulu edo liburuen laguntza gehiago erabiliko nuke. IKTen alorrean, aipatu beharra daukat argazki eta bideo ugari daudela blogean zehar, eta estekak ere daude txertaturik. Akaso, bideo propioren bat egitea zeneukaten. Ez da ondo isladatzen blogean elkar lana egon denetz, hala ere, lan pisutsua denez, suposa dezakegu taldekide guztiek hartu duzuela parte proiektuan. Hizkuntza aldetik, ulergarria da testua, akats ortografiko gutxirekin. Irizpide zehatz guztiak bete dira proiektuan.
    Hau guztia kontuan hartuz, oso ongia merezi duzuela uste dut, 8koa hain zuzen ere.
    Xabier Larrazabal, JFKZ. 1.maila.

    ResponderEliminar
  8. 1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte eta elkarrizketa bat gauzatu dute. Elkarrizketa bat bideo batean eginda aproposagoa iruditzen zait, edo audio batean, horrela parte hartzaileak ezberdintzen baitira eta sinesgarritasuna bermatzen duelako. Testua ordenatuta dago, zehaztasunez idatzia, eta blogaren diseinua aproposa iruditzen zait. Erabilterraza, erakargarria eta argia da. Ideiak hainbat ataletan banatuta daude eta ataletan ez dira gehiegi luzatzen. IKT ugari erabili dituzte, bideoak edo argazkiak batez ere. Lehen aipatu bezala, ezin daiteke zehaztu elkarrizketan izandako parte hartzea. Bestalde, idatzia argia da baina akats ortografiko gutxi batzuk baditu.
    2. Sarrera moduko deskribapen bat ageri da. Erakundea eta haien helburua argi zehazten dute (Ataletan sailkatuta). Eskuragarri dituzten instalazioak eta materialak zehazten dituzte. Jarduera motak ageri dira. Aurrekontua ere aipatzen dute. Harremanetan jartzeko baliabideak ere aipatu dituzte. Gauzatuko dituzten jarduera motak eta haien iraupena ageri dira. Argazki bilduma bat jarri dute.
    3. Balorazioa: 8'5
    4. Pablo Lopez Martinez (JFKZ 1.maila)

    ResponderEliminar
  9. Universal euskal pilota
    Blogaren ideia ona iruditzen zait eta aurrera eraman daitekeela. Egiturari dagokionez, bloga zehatza eta argia da, hainbat ataletan banatuta dago eta horrek irizpeak aurkitzea errazten du. Informazio iturriei dagokionez, informazio iturri ezberdin erabili dituztela nabaritzen da, gainera haiek egindako elkarrizketa bat sartu dute. Hala ere, haiek egindako bideoa edo audioa faltan botatzen dut. Blogan zehar erabilitako hizkuntza aberatsa da, zenbait akats egon arren. IKT tresnak sartu dituzte bideo eta argazkien bidez. Horretaz gain, sarreran egingo dituzten jarduerak ageri dira eta hauek jorratzeko erabiliko dituzten instalakuntzak ere. Aurrekontua eta haiekin harremanetan jartzeko moduak argi adierazi dituzte.
    Kalifikazioa: 8,5
    Ander Serna JFKZ 1.maila

    ResponderEliminar
  10. Blogean planteatzen den ideia oso ona iruditzen zait. Erreztasun handia dago bloga erabiltzeko eta ondo ulertzen da, oso argia baita. Nire ustez atal gutxiagorekin bloga txukunago geldituko zen, baina honek ez du garrantzi handirik. IKt tresnei dagokienez, argazki,bideo eta lotura ugari agertzen dira, nahiz eta zuen bideo bat jarriz gero lana hobetuko zenuketen.Ez daude ortografia akats asko eta erabilitako hizkuntza aberatsa da. Elkarrizketa ondo dago baina bideo batez aproposagoa izango zen, denak parte hartzen dutela ziurtatzeko. Erreferentzia asko erabili dituzte baina gehienak argazkiak dira. Horrez gain, burutuko diren jarduera ondo azaldu dituzte eta material baliabide ugari erabili dute.
    Hau guztia kontuan izanda, nire nota hurrengoa da:8,5
    Julio Pastrian, JFKZ-en fakultatea, 1.maila

    ResponderEliminar
  11. Informazio-iturriei dagokionez, ezberdinak erabili dituztela argi geratzen da blogan zehar. Edukiei dagokionez, erraz aurkitzeko aukera dago, baina atal gutxiagotan banatzea gomendatuko nieke, erakargarriagoa suertatuko litzake eta. IKT-ak erabili dituzte, gehienbat argazkiak. Hala ere, bideorenbat egon beharko lukeela uste dut, nortzuk diren jakin ahal izateko, bloga erakargarriago egiteko,.. Helburuak zeintzuk diren ongi azaltzen dituzte, baita harremanetan jartzeko modua. Burutuko diren jarduerak ere azaltzen dira eta horiek zein instalazioetan izango diren. Hezkuntzaren erabilera egokia iruditu zait, nahiz eta akats batzuk izan.
    Esandako guztia kontuan hartuta, 8ko kalifikazioa emango diet.
    Eider Silva, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila

    ResponderEliminar
  12. Klasekide hauek proiektua burutzeko erabili duten ideia asko gustatu zait, gure kuturaren parten den kirola gure mugetatik kanpokoei erakusteko oso modu eraginkorra baita. Beraien proiektua oso garbi aurkeztu dute eta burutu behar duten jarduerari buruz hainbat xehetasun ematen dituzte. Informazio jasotzeko iturriei dagokienean, hainbat web orri erabili dituzte eta elkarrizketa bat ere egin dute. Gainera, proiektu honetan bakoitzak izango dituen zereginak garbi adierazten dituzte. Proiektuaren helburuak ere aipatzen dituzte.

    Beraz, iruditzen zaidanez irzpide asko kontuan hartu dituztela eta oso proiektu originala dela 9 puntuko kualifikazioa merezi dutela iruditzen zait.

    Unai Tatiegi

    ResponderEliminar
  13. 1- Ebaluazio irizpide nagusiak: Informazioa iturri desberdinetatik atera dute. Bloga atal desberdinetan ondo antolatua dago eta aurkezpena argia da. IKT tresnen erabilera egokia da, argazkiak agertzen dira batez ere, nik bideoren bat gehituko nioke blogari. Bloga erabilterraza da. Nahiz eta taldekideen lana ziurtatzen duen argazkirik edo bideorik ez agertu, bloga taldekide guztien artean egin dela suposatzen da. Hizkuntza aldetik akats ortografiko puntual batzuk ditu baina orokorrean ondo dago.
    2. Ebaluazio irizpide zehatz gehienak blogean agertzen dira: deskribapen orokorra, antolatzaile mota, erabiltzaileen ezaugarriak, jarduera motak... Hau dena kontuan hartuta, lan ona egin dutela uste dut.
    Kalifikazioa: 9
    Beñat Leiza Balda-Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila

    ResponderEliminar
  14. 1- Ebaluazio irizpide nagusiak: Informazioa iturri desberdinetatik atera dute. Bloga atal desberdinetan ondo antolatua dago eta aurkezpena argia da. IKT tresnen erabilera egokia da, argazkiak agertzen dira batez ere, nik bideoren bat gehituko nioke blogari. Bloga erabilterraza da. Nahiz eta taldekideen lana ziurtatzen duen argazkirik edo bideorik ez agertu, bloga taldekide guztien artean egin dela suposatzen da. Hizkuntza aldetik akats ortografiko puntual batzuk ditu baina orokorrean ondo dago.
    2. Ebaluazio irizpide zehatz gehienak blogean agertzen dira: deskribapen orokorra, antolatzaile mota, erabiltzaileen ezaugarriak, jarduera motak... Hau dena kontuan hartuta, lan ona egin dutela uste dut.
    Kalifikazioa: 9
    Beñat Leiza Balda-Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila

    ResponderEliminar
  15. 1-Iturri ezberdinetatik lortu dute beharrezko informazioa. Oso argitsua da eta erabilterraza ere, azpiatalak informazioa oso ondo banatzen dutelako. Argazki eta video geihago faltan botatzen ditut, batez ere, jarduerak erakargarritasun geihago izateko. Kolaborazio lana ezin dut baloratu. Gramatikaren aldetik hainbat hutsegite daude.
    2- Ze nolako antolatzaile mota diren, norentzako dago zuzenduta, erabiliko dituzten instalazioak,giza eta material baliabideak, proiektuaren helburu nagusia, jarduera mota eta koppurua, aurreikusitako diru sarerak, antolatuko dituzten aitaldiak eta erreferentziak oso ondo azaltzen dituzte.
    3-Azkenengo nota 8.25
    4- Josu Larraza Ansorena, JFKZ graduko lehenengo mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  16. Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte blogean. Bideo eta elkarrizketen bitartez argi geratzen da hori. IKT-ren aldetik bi arlo horiek ere aniztasuna ematen diote. Bloga ondo diseinatua dago eta informazioa aurkitzeko eta ulertzeko erraza da, oso ondo antolatuta.
    Argi eta garbi geratzen da zein den bere helburua, kanpoko ikasleak ere euskal pilotari buruz disfrutatu ahal izatea, ideia hau asko gustatu zait, oso garrantzitsua baita beste kulturetako ohiturak eta kirolen berri izatea.
    Blogean erabiltzen duten hizkera akatsik gabea eta egokia iruditu zait.
    Kalifikazioa:8
    Ander Arandia Morgaetxebarria, JFKZ graduko lehenengo mailako ikaslea.

    ResponderEliminar